XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Datu guzti hauek izanik, gure identitatearen zeinuak lantzen hasi.

Diagnosi hauek epe motzera erabilpen praktikoa izan dezake.

I.K.P. esaterakoan, esan nahi duguna zera da: eskola interbentzioaren prozesuak, modu bateratuan zuzentzeko, proposamen integratu bat dela hezkuntz instituzio batean.

(Serafín ANTUNEZ-ek, 1992an, Apirilaren 28an, emandako hitzaldian esana).

Hau da, I.K.P. horrek entitate ezberdinen planu serie bat biltzen du.

Guk geuk E.P.K. edo oinarri dokumentu hori bagenu, egin nahi ditugun beste proiektu txikiagoak, baino ez garrantzi gutxiagokoak, egin genitzake.

Alde batetik, tutoreari orainarte ez zuen informazioa emanez, tutoreen lana garatzea da gure asmoa.

Bestalde, E.P.K. konkretatzen lagunduko lukeen gorputz normatiboaren gaurkotzea ere eskutartean dugu.

B ereduaren ezarpena gaur egun hasia dugun beste proiektu bat da, PATen eta Lasarte-Oriako udaletxeko euskara departamenduaren laguntzarekin aurrera eramateko asmoa dugularik.

Azkenik, diagnosi honen bidez ezagutuko dugu Institutoko hiru estamentuen harreman maila eta harreman horiek estutzea ahalbideratzeko moduak.

Azken puntu hau, KOMUNIKAZIOA, beste aurreko guztien izate eta garapenerako beharrezkoa gertatzen zaigu.

1. Galdetegiak

Galdetegi idatzia aukeratu dugu datu bilketa egiterakoan.

Eskola komunitatearen kultura, inguru ekonomiko eta soziala, ikasleen beharrak, gurasoen asmoak eta irakasleen profesionaltasunez informazioa biltzeko hiru galdetegi ezberdin egin dira.

Epe hain laburrean ezinezkoa genuen galdetegi horiek eskola komunitate osoari zabaltzea.

Horregaitik, %20ko lagina besterik ez dugu jaso; irakasleen artean mintegika banaturik; kurtso ezberdinetan bai ikasle bai gurasoen artean.

Behin laginen kopurua matematikoki jarrita, zozketa egin dugu ikasle eta gurasoentzat zenbaki ezberdina aukeratuz, horrela, famili berean 2 inkesta bil ez zitezen.

Irakasleen anonimatoa gorde nahian zozketa eta galdetegien banateka ikastetxeko idazkariek egin dute.

1.1. Irakasleen galdetegia

Inkesta guztiak anonimoak izan dira.

Hala ere, lehendabiziko lau galdera (3. irudia) bete ezkero jakin zitekeela galdetuaren nortasuna onartu behar dugun kritika da.

Baina nahiz eta hori jakin, informazio handiena jaso ahal izateko, mantentzea erabaki genuen.